washing machine
- 1. Teknol.
- sin. washer
Garbitzeko edozein tresna; bereziki, arropak automatikoki garbitzeko erabiltzen den etxetresna elektrikoa. Arropa-garbigailuen funtzionamenduak hiru oinarri ditu: ur beroa erabiltzea, detergenteak eranstea eta likidoa edota arropa astintzea. Horretarako, ur-berogailu bat, irabiagailu mekaniko bat, arropa sartzeko danbor birakari bat eta ur zikinak kanporatzeko sistema batez osatua dago. Erregulazio- eta kontrol-sistema automatikoz hornituta dago, hala nola uraren tenperatura erregulatzeko termostato bat eta programagailu bat hainbat eragiketa modu ordenatuan automatikoki egiteko: ura hartu, ura berotu, detergentea hartu, irabiatu, ur zikina atera, ur berria hartu, uretan eragin detergente-arrastoak kentzeko, ura atera eta zentrifugatu arropatik ahalik eta ur gehiena kentzeko. Plater- eta ontzi-garbigailuen funtzionamendua ere antzekoa da.